jueves, 9 de diciembre de 2010

London Eye.

London Eye edo Millennium Wheel (euskeraz Londresko Begia edo Milurtekoaren Gurpila, formalki British Airways London Eye) Erresuma Batuko Londres hiriburuan kokatzen den noria-behatokia da. Tamesis ibaiko South Bank ibarrean kokatzen da, Lambeth barrutian, Westminster eta Hugenford zubien artean. Noria hau County Hall jauregia eta Defentsa Ministerioaren aurrealdean kokatzen da.
David Marks, Julia Barfield, Malcolm Cook, Mark Sparrowhawk, Steven Chilton eta Nic Bailey arkitektoek diseinatu zuten. 135 metroko garaiera du eta 32 kapsulek osatzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario