jueves, 2 de diciembre de 2010

Big Ben :)

"Big Ben" goitizen bat da, eta horrekin ezaguna da Londreseko Westminster jauregiko (alegia, Erresuma Batuko Legebiltzarren eraikineko) erloju-dorrean dagoen erlojuaren bost ezkiletatik handiena, 13,5 tonakoa. Maiz asko erabili ohi da goitizen hori, halaber, bertako erlojua adierazteko, bai eta dorre osoaz hitz egitean ere.
Erlojua da munduan dagoen lau aurpegiko erloju kanpaidun handiena. Dorrea Westminsterreko jauregiaren ipar-ekialdeko muturrean kokatuta dago. Jakina denez, Erresuma Batuko parlamentuaren egoitza da Westminsterreko jauregia.
Hurbilen dauden Londreseko metroaren geltokiak Waterloo eta Westminster dira.





No hay comentarios:

Publicar un comentario